|
Nire esperientzia oso ona izan da
Killarneyko Language Schoolean. Hiru aste pasa nituen irailean
bertan goizez eskolara joaten. Eskolaren metodologia asko
gustatu zitzaidan ahozkoa asko lantzen delako, hau da, ikasleak
hitz egitera asko bultzatzen dituztelako.
Horretaz gain, nahiz eta eskola herrian ez
kokatu oso erosoa den autobus (furgoneta) zerbitzua dute beraz,
eskolara egunero joateko arazorik ez dago herrian edo herritik
kanpo bizi bazara ere. Hala ere, egia esanez gero interneten
herrian dagoen eta merkeagoa den beste akademia bat aurkituko
duzue baina bertan ikasle guztiak nahasiak daude, hots, maila
guztietako ikasleak elkarrekin daude. killarneyko Language
Schoolean berriz mailaka klaseak daude eta gehinez 10 dira
ikasleak. Niri gertatu zitzaidan aste batean 2 ikasle bakarrik
ginela denboraldi altua amaitu zelako eta guk berdina ordaintzen
genuen.
Bertan nengoela bi irakasle desberdin izan
nituen eta oso gustora aritu nintzen haiekin lanean
Urtarrila eta otsailean Killarneyra
bueltatuko naiz eta eskolara berriro bueltatzeko asmoa ere
badut.
Paula
|