fbpx
  • ru
  • pt-br
  • ko
  • ja
  • it
  • fr
  • eu
  • es
  • en
  • de
  • ca

English + Arratsaldeko Aktibitateak (GE3) : Nerabe

Kurtsoaren deskribapena:

 

English Plus Arratsaldeko Aktibitateak diseinatu egin da taldeko klasetan parte hartu nahi duten ikasleentzat beraien ingelesean aurrera egiteko, baita eskolako aktibitate askotariko eta interesgarrien egitarauan ere parte hartu nahi dutenentzat. Egitarauak moldatu bi talde desberdineko taldetan:

 

gazteak

haurrak (3-12)

 

Kurtsoaren izena English + Arratsaldeko Aktibitateak (GE3)
Gutxieneko adina 13-17
Gutxieneko maila Bat ere:  6 maila desberdinak eskuragai Beginner-etik Advanced-era
Kurtsoaren iraupena Ikasleak eskatutakoaren arabera
Irakasgaia 15 ordu General English (taldeko kurtsoa);

15 orduko aktibitateak + Larunbateroko ibilaldia

Ordutegia Eskuragai Aste Santuan eta udan bakarrik
10am-1pm (GE);2-5pm (Aktibitateak) Astelehenetik ostiralera
Taldearen tamaina ertaina Aste Santuan: 1-6 ikasle (goizetan)
Uztaila-Abuztua:Gazteak 6-12 ikasle (goizetan)
Prezioa €550 asteko

 

Ingeleseko Ikastaroaren Datak

Helduentzako, familientzako, nerabeentzako eta haurrentzako (3-12) ikastaroak ekainaren 21etik irailaren 4ra dira.

Gazte Egitarauak kirola gehiago dauka; adibidez, indoor volleyball eta basketball, nola jolasten den Gaelic Futbolean eta Tag Rugbyan, beste aktibitate alaiaz gain: kayaking, scavenger hunts, etab. Aktibitate guztiak ingelesez hitzegiteko daude antolatuta, eta gure irakasleek gertutik miatzen dute arau hau betetzearren.

Informazio gehiago 2020 Provisional Teenager’s Activity Programme Summer 2020 (3)

 

Larunbateroko ibilaldiak:

Larunbatero ibilaldi bat antolatzen dugu toki hauetako baten batera:

 

Gazteak

 

Ballyhass Lakes Adventure Centre

Eclipse Activity & Adventure Centre

Surfa egiten Inch Hondartzan Kingdom Waves Surf School-arekin

Dingle herri koloretsurako ibilaldia

Cork-erako ibilaldia: baita English Market ospetsura ere

 

 

Gazteak Lissivigeen Eskola Publikoan egongo dira kokatuta. Eskola hau Killarneytik bertan dago eta tresna ta instalazio berriekin dago hornituta. Gelak argitsu eta handiak dira eta Kirol-areto handi bat dago aktibitate eta aste bukaerako emanaldiantzat. Irakaslegoa, bete-betean dago prestatuta Ingelesa gazteei irakasteko eta urte askotako esperientzia daukate irakasten bai Irlandan bai erbestean. Ikasle bakoitzaren beharrak oso kontutan edukitzen dute, bai kultural, social eta pedagogiko aldetik.

 

 

Gainera, autobus bat ibiliko da egunero eskola batetik bestera, horrela Muckross eskolan elkartu zaitezkete denok bai bazkaltzera eta bai arratsaldeko 5tan. Taldeen batezbesteko kopurua 10 ikasle da (gehienez 12) eta nazionalitate desberdinetakoak; honela, gazteal aukera handia izango dute beraien ingelesa praktikatzeko.

 

 

Killarney da

 

Gurasoei  eta umeei bezala, gazteei idazlan txiki bat egiteko eskatuko zaie eskolara etorri baino lehen. Test honek bidea emango digu gazte bakoitza maila egokian jartzeko. Lehenengo egunean Irakasleak beriro baloratuko du gaztearen maila, mintzatze ariketekin . Irakaslearen ustez gaztea maila desegokian  balego, mailaz aldatzeko erabakia gazteen koordinadorea, zuzendaria eta gurasoekin batera hartuko da.

 

 

Udaran 5 maila eskeintzen ditugu gazteentzat Has¡berritik Goimailararte.
Ikastaroaren egitarauak, eguneroko bizitza antzestu, elkarrizketak, eztabaidak eta konfindantza handitu eta hitzegiteko erreztasuna hobetzen duten jokoak azpimarratzen ditu. Irakurketa eta idazketak ere garrantzia dute, mintzamenari laguntza emanez hiztegi eta gramatika berria ikasiz.

Ikastaroa indartzeko, aste bukaeratan (ostiraletan) emanaldi bat eskeiniko dute gazteak, non talde bakoitzak bai abesti bat abestu edo antzerki bat emango duten.Sariak ematen dira saio hoberenentzat. Gazteak oso gustoko dute elkarrekin lehia egitea eta harro agertzen dute beraien abilezia bai dantzatu, abestu edo/ta antzerkirakiko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Galderaren bat egin nahi baldin ba diguzu, idatziguzu helbide honetara: info@ksoe.com

Ingelesezko kurtsoei buruzko informazioa behar izatekotan, klikatu hemen

Kurtsoren bat erreserbatu nahi izatekotan, klikatu hemen

 

 

 

MENU