Nerabeen testigantzak
Nerabeen, familien eta talde-arduradunen esperientziak. Gorettiren iritzia jatorriz euskaraz dago; gainerako lauak gaztelaniatik itzuli ditugu.
2018az geroztik, udaro parte hartu dugu KSOEek eskaintzen duen udako programan. Bi edo hiru astetako egonaldiak egiten ditugu 12-18 urte bitarteko ikasleekin eta, esan beharra dago, hizkuntza-murgiltze esperientzia bikaina izaten dela. Izan ere, KSOEek eskaintzen duen programa sendoa eta fidagarria da: irakasleak eta arratsaldetako ekintzetako begiraleak profesional bikainak dira eta beraien etxeetan hartzen gaituzten familiak zuhurtzia handiz aukeratuak izaten dira, ikasleek dituzten beharrak kontuan izanda gainera.
Arratsaldetako ekintzak bertako kultura eta paisaia ezagutzera bideratuta daude: parke nazionala ezagutu, naturaz gozatu, dantza eta kirol tradizionalak probatu… Ekintza aktiboak, dinamikoak eta ikasleen gustukoak izaten dira.
Honez gain, segurtasuna ere bada azpimarratzeko alderdi bat, hots, programaren antolakuntzak ikasleen ia erabateko zaintza bermatzen du: familien etxeen eta eskolaren arteko joan-etorrian garraio zerbitzu pribatua dutenez ez da inor galtzen. Gainera, KSOEko zuzendaritza taldea eta koordinatzaileak oso adeitsuak izateaz gain, ardura handia erakusten dute egonaldian zehar dena ondo joan dadin eta ahalegin handia egiten dute dena errezte aldera.
Zalantzarik gabe gomendatzeko eta errepikatzeko modukoa izaten da KSOEek daukan udako programa. Gu itzuliko gara, bai horixe!
Googleko iritzia · Jatorriz euskaraz
Nire semeak udan zenbait astez ingeles trinkoko ikastaroa egin zuen, eta esan behar dut irakasleak zein jarduerak izugarri gustatu zitzaizkigula. Guztiz gomendagarria.
Googleko iritzia · Gaztelaniatik itzulia
Killarney School of English eskolako gure esperientzia benetan zoragarria izan da. Eskolak oso giro abegikor eta familiarra du, eta lehen unetik oso ongi hartu gaituzte.
Bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu Emma, Brian, Niamh, Michelle eta Mikeri beren profesionaltasun, hurbiltasun eta dedikazioagatik. Baita Nicola, Sheena eta Feargali ere, esperientzia osoa hain erraza eta atsegina egiteagatik.
Goizeko ingeles-eskolak arratsaldeko jarduerekin uztartzea asko gustatu zitzaigun.
Oroitzapen oso onak daramatzagu, eta oso eskertuta gaude talde osoarekin egun berezi hauengatik.
Googleko iritzia · Gaztelaniatik itzulia
Entzun gure nerabeei
Esperientzia gehiago
Bigarren urtez lau aste eman ditut eskola honetan, eta ezin ninteke pozikago egon. Goizetan ingeles-eskolak, ingelesezko jolasak eta abar ditugu oso irakasle atseginekin; arratsaldeetan kirolak egitera, mendian ibiltzera edo baserri batera joatera eramaten gaituzte. Jardueren ondoren herrian paseatzen nuen lagunekin eta harrera-familiarekin. Killarney oso abegikorra eta ederra da paseatzeko eta kafetegietara joateko.
Itzultzea espero dut, nire hirugarren urtea izango baita!
Googleko iritzia · Gaztelaniatik itzulia
Esperientzia zoragarria da. Irakasleek oso ongi transmititzen dituzte ezagutzak, eta, gainera, dibertitzen garen bitartean ikasten dugu. Arratsaldeko jarduerak oso dibertigarriak dira. Esperientzia osoaren antolaketa bikaina da.
Googleko iritzia · Gaztelaniatik itzulia
Iritziek aurreko egonaldiak deskribatzen dituzte. Egungo nerabeen programa 13–17 urtekoentzat da; talde berezien antolaketa eskolarekin adosten da.


