• ru
  • pt-br
  • ko
  • ja
  • it
  • fr
  • eu
  • es
  • en
  • de
  • ca

Nire esperientzia oso ona izan da Killarneyko Language Schoolean. Hiru aste pasa nituen irailean bertan goizez eskolara joaten. Eskolaren metodologia asko gustatu zitzaidan ahozkoa asko lantzen delako, hau da, ikasleak hitz egitera asko bultzatzen dituztelako.

Horretaz gain, nahiz eta eskola herrian ez kokatu oso erosoa den autobus (furgoneta) zerbitzua dute beraz, eskolara egunero joateko arazorik ez dago herrian edo herritik kanpo bizi bazara ere. Hala ere, egia esanez gero interneten herrian dagoen eta merkeagoa den beste akademia bat aurkituko duzue baina bertan ikasle guztiak nahasiak daude, hots, maila guztietako ikasleak elkarrekin daude. killarneyko Language Schoolean berriz mailaka klaseak daude eta gehinez 10 dira ikasleak. Niri gertatu zitzaidan aste batean 2 ikasle bakarrik ginela denboraldi altua amaitu zelako eta guk berdina ordaintzen genuen.

Bertan nengoela bi irakasle desberdin izan nituen eta oso gustora aritu nintzen haiekin lanean Urtarrila eta otsailean Killarneyra bueltatuko naiz eta eskolara berriro bueltatzeko asmoa ere badut.
Paula

Killarneyn igarotako hilabete bateko egonaldiaren inguruko balorazioa egitekotan esan dezaket, orokorrean, hau positibotzat joko nukeela. Egonaldi honetan bere etxean hartu nauen familia,  irekia eta atsegina izan da nirekiko tratuan, behar izan dudan guztietan laguntza eskainiz eta prestutasuna adieraziz, horrela, familiarekin izandako bizikidetzan arazorik izan ez dudalarik. Eskola inguruan ikus daitezkeen parajeak zoragarriak eta ederrak dira eta gela atseginez osatua dago, beharrezko diren material guztiekin hornituak daudelarik, gainera. Irakasleen inguruan esan dezaket, hauek, atseginak izan direla nirekin, laguntzeko prest agertuaz sortzen zitzaizkidan zalantzak argitzerakoan. Nire ikaskuntza prozesuarekiko erakutsi duten interes maila altua izan da eta formakuntza maila altua dutela nabari da. Ematen dituzten azalpenak modu egoki eta ulergarrian ematen dituzte modu errazagoan ulertu ahal izateko eta klase dinamiko eta ezberdinak aurrera eramaten saiatzen dira ikaslea aspertzea ekiditearren. Amaitzeko esan, eta herriaren inguruan jardunez gero, ikusteko polita den herria izango litzatekeela, Euskal Herrian aurki daitezkeen zenbait herrirekin antzekotasunak erakusten dituelarik.  Aktibitate ugari egiteko aukera zabala ere eskaintzen du, horien artean, bisitatzea beharrezko suertatzen den zenbait pub ere aurki daitezkeelarik. Gainera, beharrezko den guztia erosteko aukera ematen du herriak, supermerkatuak eguneko hogeita lau orduetan zabalik aurki daitezkeelarik. Beraz, errepikatzea merezi duen eta bizitzea gomendagarria den esperientzia izan dela esan dezaket.
Aitor

 

Killarney-en igaro dudan egonaldia izugarria iruditu zait. Nire host family –a oso ongi portatu da nirekin, eta ez zitzaidan ezer ere ez falta haiekin nengoen bitartean, nire beharrak asetzeko gauza guztiak zeudelako etxe horretan. Gainera, oso irekiak eta atseginak ziren, eta oraindik ere beraiekin harremanetan nago. Gazteentzako ingeles ikastaroari dagokionez, oso esperientzia dibertigarria izan dela esan dezaket,  ingelesa ikasten zelako baina ez zelako aspergarria egiten. Irakasle guztiak oso atseginak eta profesionalak izan dira.Azkenik, Killarney oso herri polita dela esan daiteke, oso irlandarra, pub-askorekin eta oso giro onarekin.

Amaia 

 

Killarney oso polita da. Herri irlandar baten irudi tipikoa? ba, horixe da Killarney: berdea, zelaiak, lakua, eta irlandar jende jatorra… Gainera, irish music herriko pub-ean, gehiegi niretzat, irlandar musika maite duen neska batentzat . Eskola,  oso ona ingelesa hobetzeko; nire ahizpa eta biok hobekuntza handia nabaritu dugu ingelesean .  Kilalrney 2012, gogoratzeko uda izango da.
Leire   

 

Video nerabeak erreferentzia

MENU